ÚLTIMOS VIDEOS
Especiales
16/03/2014
Hazte socio del Abadiño K.E. |
![]() |
Leioa B 1-4 Abadiño
Cadete A | 01/11/2025
Ez zen partidurik onena izan, baina hiru puntu oso garrantzitsuak lortu ziren.
Abadiñok ez zuen bere partidurik onena jokatu, baina garaipen baliotsua lortu zuen. Leioak ondo presionatu zuen eta arrisku gehiago hartu behar izan zen, horrek zenbait akats ekarriz. Hala ere, defentsak ondo zuzendu zituen.
Lehen gola estrategia jokaldian iritsi zen: Dariusek falta jaurti zuen eta Albertok buruz bidali zuen baloia atezainaren gainetik, 0-1. Handik gutxira, Otxoak hegaletik sartu eta Albertorekin jokatu zuen; honek jaurtiketa zehatza egin zuen eta 0-2koa sartu zuen.
Bigarren zatian, Agerrek egin zuen 0-3koa: baloia jaso, azkar biratu eta eskuinarekin zutoin laburrera jaurti zuen. Ondoren, opari batek etxekoen gola ekarri zuen: zentralaren sake oker bat, Leioak baloia berreskuratu eta 1-3koa sartu zuen. Gol horrek urduritasuna eta zehaztasun falta ekarri zituen gure taldera.
Amaieran, Otxoak egindako erdiraketa batean Leioako jokalari batek bere atean sartu zuen baloia, eta 1-4ko azken emaitza jarri zuen.
Garaipen ona taldeari arnasa emateko, baina batzuek espabilatu eta jarrera gehiago erakutsi behar dute. Indarra ez da ahoz erakusten, zelaian frogatu behar da. Ez da erraza Ohorezko Mailan jokatzea; borrokan jarraitu behar da.
#WeAreAbadiñoKE
|
ÚLTIMAS NOTICIAS
|
25/11/2024
Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna
|
22/10/2024
Nuevo patrocinador del Club:. MOLDETIPO GROUP
|
|
25/12/2023
Emakumezkoen Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa selekzioen arteko triangularra
|
18/06/2024
Adierazpen ofiziala - Comunicado oficia
|
|
01/11/2023
Egiluzen debuta Athleticekin
|
02/10/2022
Nuevo patrocinador - Pinturas Hibia
|